Nafarroako zerga-sistema bidegabea aldatzeari uko egiten dion aurrekontu antisoziala

2020/12/22
Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioak itxaropen faltsuak sortzen ditu, eta ez du aldatu aurrekontuaren izaera antisoziala

Nafarroako 2021erako Aurrekontua egun gutxi barru onartuko dute Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek (PSN, Geroa Bai eta Podemos), Izquierda Ezkerraren aldeko botoarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, azaroaren erdialdean akordioa lortu ostean.

Aurrekontu hau alde batetik zerga-sistema bidegabe bat erreformatzeari uko egiteak baldintzatzen du, eta horrek, ezinbestean, murrizketa eta pobrezia gehiago ekarriko ditu. Eta bestetik austeritate-politiri men egiteak ere. Hau da, Chiviteren Gobernuak %2,2ko defizit tasa erabili du erreferentzia gisa aurrekontua egiterakoan, arau fiskalak 2020an eta 2021ean bertan behera utzi dituztenean Europar Batasun osoan. Erabaki horrek autogobernuari erabat uko egitea dakar.

EH Bildurekin Aurrekontua onartzeko egindako akordioak ez du inola ere aldatzen aurrekontuaren izaera antisoziala (aurrekontuaren % 0,04 baino ez du aldatzen), eta itxaropen faltsuak sortzen ditu oso garrantzitsuak diren gaietan. Hiru azterlan egiteko konpromisoa jasotzen da (sozietateen gaineko zergari buruzkoa, fiskalitate berdeari buruzkoa eta 1.080 euroraino pentsioak osatzeari buruzkoa), baina ez du inolako neurririk edo benetako konpromisorik ezartzen Gobernuarentzat, azterlanak egiteaz gain.

Aldaketa soziala eta berdintasun sozial handiagoa lortzeko, beharrezkoa da itxaropen faltsuak ez sortzea eta egia kontatzea. Argi dago jendearen bizi-baldintzak hobetzeko beharrezkoa dela antolatzea eta borrokatzea.