Orain dela urtebete baino 20.800 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian

Urte arteko datuei dagokienez, 2020ko otsailari dagokionez, datuak ez dira positiboak. Langabezia % 13,8 hazi da Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Zifretan, orain dela urtebete baino 20.800 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian.
Bestalde, emakumeen langabezia 216 pertsonatan igo da. Zifra horiek areagotu egiten dute emakumeak bizitzen ari diren egiturazko arazoa. Soldata-arrakalaren arazoari 96.668 pertsonari eragiten dien langabezia gehitu behar zaio; horrek esan nahi du emakumeen langabezia % 12,3 igo dela iaztik.
Langabeziagatiko babes-sistemari dagokionez, langabezian inskribatutako pertsonen% 52,3k ez du inolako langabezia-prestaziorik jaso urtarrilean (90.181). Eta soilik % 28k jaso du ordaindutakoaren araberako langabezia-prestazioa.
ELAren ustez, agenda sozial argia bultzatu behar da, pentsioen erreformak eta lan-erreformak bertan behera usteko. Premiazkoa deritzogu lan-erreformak indargabetzea, gure herrialdeetan lan-baldintzak negoziatzeko eskubidea aitortzeko, lan-harremanen estatalizazioari indarra eman dioten eta prekarietatea eta soldata baxuak areagotu dituzten negoziazio kolektiboaren erreformak indargabetuz. Zentzu horretan baita ere, kaleratze masiboak geldiarazteko mobilizazioak beharrezkoak dira, eta horregatik dei egiten dugu martxoaren 25eko mobilizazioak babestera.