Pandemiarekin Errenta Bermatua behar duen jende gehiago dago, behar adinako estaldurarik izango ez duena

Errenta bermatuaren eskaerak hirukoiztu egin dira Iruñean pandemiarekin, eta antzeko zerbait izango da Nafarroan osoan gertatzen ari dena.
Krisien ondorioak pairatzen lehenak kolektibo ahulenak izaten dira; esaterako, enplegurik ez dutenak, etxebizitza bermatua ez dutenak edo enplegu prekarioa dutenak. Hori da (edo izan beharko luke) gizarte-prestazioen zeregina, pertsona guztiek bizi-baldintza egokiak izatea bermatzea.
Garrantzitsua da gizarte-prestazioen sistema sendoa izatea, baita genero ikuspegitik ere. Prestazio horiek, hala nola Errenta Bermatuak, diru-sarreren aldea murrizteko balio behar dutelako. Nafarroan, prestazio horren titularitatea duten ia 5 pertsonatik 3 emakumeak dira.
Baina Errenta Bermatu sendoa egin ahal izan denean, ez da egin. Prestazioaren oinarrizko zenbatekoa murriztea erabaki zen, gutixieneko soldatatik bereizita. Hau da, Bermatutako Errentak gutxieneko soldatari erreferentzia gisa eutsiko balio, gutxieneko zenbatekoa 1.108,33 eurokoa izango litzateke, eta ez 636,73 eurokoa (472 euro gutxiago hilean). Errenta Bermatua behar duen jende gehiago dagoenez, jende gehiago egongo da estaldura nahikorik gabe. Dena da lehentasun kontua eta borondate politikoa.