Pentsio publikoen alde, ELA ere kalera aterako da azaroaren 13an

Pentsionisten Mugimenduaren deialdiarekin bat egin du ELAk, eta larunbatean, azaroaren 13an, kalera aterako da pentsio publiko propioak eta duinak aldarrikatzeko. Une erabakigarrian gaude: pentsioen erreforma dago jokoan, eta egingo diren murrizketei langa jartzeko momentua da. Espainiako Gizarte Segurantza ministroak, Jose Luis Escrivák, argi utzi du zein den bere alternatiba: lan urte gehiago egin edo pentsio txikiagoa jasotzea.
Gainera, ELAk gogorarazi nahi du pentsioen borroka denona dela, egungo pentsiodunena eta zein etorkizunekoena ere. Horregatik, ELAko militanteak manifestazioetan parte hartzera deitu ditu sindikatuak.
Manifestazioak:
Bilbo: 17:30
Donostia, Gasteiz eta Eibar: 12:00
Iruñea: 12:00