Pentsioen inguruan...

Biztanleriaren pobretzea gero eta handiagoa da, adinekoen kasuan gehiago, Hego Euskal Herrian 682.321 pentsiodun daude, biztanleriaren %24,2. Azken urteko pentsioen murrizketek eros ahalmena galtzea eragin dute gainera.
PENTSIODUNAK / BIZTANLEEKIKO. HEGO EUSKAL HERRIA. 2018
|
PENTSIODUNAK |
BIZTANLERIA |
% PENTSIODUNAK / BIZTANLERIA |
EAE |
548.132 |
2.175.819 |
25,2 |
NAFARROA |
134.089 |
643.234 |
20,8 |
HEGO EUSKAL HERRIA |
682.221 |
2.819.053 |
24,2 |
Iturria: Gizarte Segurantzaren eta INEren datuekin osatutako informazioa.
Pentsioen maila ez da nahikoa, zenbatekoak txikiak dira, batez ere, emakumezkoen kasuan. EAEko batez besteko pentsioa 1.173 euroko da eta Nafarroan 1.086 euro. Alarguntasun pentsioak baxuagoak badura ere emakumeen kasuan askoz txikiagoak dira. Baina egoera hau ez da alarguntasun pentsioetan solik ematen emakumezkoen bataz besteko erretiro-pentsioa ere baxuagoa da, enpleguan betidanik pairatu duten diskriminaziaren ondorioa baita.
Europarekin alderatuta aldea nabaria da. 2016An, 10.039 milioa euroa ordaindu ziren pentsioetan HEHn, BPGren %11,1a. Eurogunean aldiz, 513a bideratzen da horretara, beraz maila horrelatara iristeko 2.230 milioi euroa gehiago beharko lirateke horretarako.
Iturria: ELAko Azterketa Bulegoa, Gizarte Segurantza, Eurostat, Eustat, eta Nafarroako Estatistika Institutuko datuak kontuan hartuta.
Ulertezina da biztanleriaren %24,2ari aberastasunaren %11,1 baino ez iristea. Aberastasunaren banaketaz ari gara. ELAren ustez biztanleriarekiko adinekoan portzentajea hazten bada pentsioetara bideratzen den aberastasunaren zatia ere handiagoa izan behar da. Eztabaida politkoa da eta ez teknikoa, zer nolako diru sarrera maila bermatu behar zaien eta hori nola finantziatzearena, alternatibak badituena.
Proposamenak:
- Toledoko Ituna eta beronen ikusmoldea ukatu; baita ere, ondorioz, haretatik edota sasi-elkarrizketa sozialetik erator daitekeen erreforma eta murrizketa oro.
- 2011 eta 2013an ezarritako murrizketak bertan behera utzi (pentsio berrien zenbatekoa, erretiro adinaren atzerapena, pentsioen eguneratzea, iraunkortasun faktorea kentzea…).
- Kalitatezko enplegua sortu eta soldatak KPIz gaindi igo.
- Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztutako pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako HLEaren edukiak onartu.
- Gutxieneko pentsioa 1.080 euroan finkatu.
- Pentsioak finantzatzeko iturri bakarra ezin dira kotizazioak izan. Superabita zegoenean pentsioen igoerarik ez zen proposatu. Alabaina, defizita dagoenean murriztu egin behar omen dira. Zerbitzu publikoak, gizarte-prestazioak, justizia, polizia, Errege Etxea… horiek denak zerga bidez finantzatzen dira, eta gauza bera egin behar da pentsioekin.
- Pentsioetako gastua gehitu, zerga-politikaren erreformatuz eta iruzurrari jazarriz.
- Enpresentzako hobariak kendu, enpleguan eragin positiborik ez duten transferentzia huts bihurtzen baitira.
- Pentsio sistema publikoa indartu.
- Sistema guztia Euskal Herrian erabaki. HEHn bizi diren pertsonen pentsioak berton erabaki behar dira.
- Bitartean, HEHko erakundeek diru-sarrera egokiak bermatu behar dizkiete gaurko eta etorkizuneko pentsiodunei, guztiei osatuz espainiar gobernuaren erabakiek eragindako sarreren galera eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatuz.
Gai honetan ere, gauzak aldatzeko bidean mobilizazioa da tresna egokiena, horregatik urtarrilareko deitu den Greba orokorraren oinarrietako bat pentsio duinen defentsak oinarrituko du.