Pertsonak, ingurumena eta demokrazia inbertitzaile eta korporazio transnazionalen etekinen gainetik

2017/05/09
CETAren sinadura, Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkatu librea sustatzeko Nazioarteko Hitzarmen Ekonomikoa (http://www.ttipez.eus/ceta/que-es-el-ceta.php), 2017.eko otsailaren 15ean eman zen. Orain EBko 28 Estatuen berrespenaren zain dago. Testuinguru horretan, hurrengo asteetan Madrilgo Diputatuen Kongresuan CETAren izenpetzearen inguruko eztabaida emango da.

Hurrengo asteetan Madrilgo Diputatuen Kongresuan CETAren izenpetzearen inguruko eztabaida emango da. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainak merkataritza libreko itunen aurkako borrokarako tresna abiatu dugu. Bertan, EAEko legebiltzarreko zein Nafarroako Parlamentuko kideen datuak dituzu eskuragarri, CETA-ren kontra egin dezaten eragiteko eurekin, era erraz batean, harremanetan jarri ahal izateko.

Ekin CETAren kontra, esaiozu zure legebiltzarkideari!: https://goo.gl/jACnTf

Autonomia Erkidegoek ez dute eskumenik CETA onartzeko, baina bertan dauden alderdietako batzuk izan dira bai Europar Batasunean, bai Espainiar Parlamentuan bere negoziazioa eta onarpena bultzatu dutenak. Beraz, orain eskumen ezaren aitzakian eskuak garbitu nahi badituzte ere, erantzukizun zuzena daukate.

Ez iezaiezu utzi eskuak garbitzen!

Pertsonak irabazien gainetik gaudelako, aldarrikatu ditzagun gure eskubideak, eta interpelatu saltzen dituztenak!

CETAri ez!