Petrolerek 20 zentimoko beherapenean trampa egin dute

2022/05/31
Erregaiaren prezioa puztu zuten beherapena iragarri zenetik onartu zen arte, eta 20 zentimoko beherapena iritsi zenerako, erregaiaren prezioa 25 zentimo igo zen.

Erregaien prezioa izugarri garestia da. Dagoeneko hau ez da albiste, hilabete batzuk daramatzalako horrela, baina autoraren orratza jaisten den bakoitzean depositua betetzeko beldurrak hor jarraitzen du.

Honi dagokionez hartu den neurri bakarra erregai litroko 20 zentimoko diru laguntza ematea izan da (horietatik 15 diru publikoaren kontura eta 5 petroleren kontura).

Gainera, martxoaren hasieran Sanchez presidenteak erregaien prezioaren igoeragatik neurriak hartuko zirela iragarri zuenetik, benetan onartu zen arte, gasolioaren prezioa (Sustapen Ministerioaren behatokiaren arabera) 25 zentimo igo zen. Aldi horretan bertan, Brent upelaren prezioa % 8,7 jaitsi zen.

Hau da, petrolerek erregaiaren prezioa (upelaren prezioa jaisten ari zen arren) litroko 1,58 eurotik 1,87 eurora puztu zuten, eta 20 zentimoko beherapena iritsi zenerako prezioaren beherapena erabat ezeztatuz. Ordutik, erregaiaren prezioa gutxi gorabehera egonkorra da.

Erregaiekiko mendetasuna erabatekoa da. Hartu den neurri bakarra petrolerek aldez aurretik prezioa garestituz saihestu duten beherapen lineala izatea onartezina da. Ustezko beherapenak berdin eragiten dio Ana Botini edo hilaren amaierara iristen ez direnei, bidegabea da berez. Baina are okerragoa da petrolerei beherapenean trampa egiten uztea. Ez da inolako neurririk hartu beraien interesen aurka, nahiz eta irabaziak izugarriak izan.