Pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako Legegintzako Herri Ekimena aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean

2018/04/18
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka garatuko duen Legegintzako Herri Ekimena erregistratu zuen otsailaren 23an Gasteizko Legebiltzarrean. Herri ekimen honen helburua kalitatezko babes sistema publiko eta soziala lortzea da.

Ekimenak Eusko Legebiltzarrean aurrera egin ahal izateko gutxienez 10.000 sinadura behar dira. Herri ekimen hau Nafarroan ere garatuko da; kasu honetan, bere erregistroa aurrerago egingo da. Janire Landaluze eta Bea Martxueta, ELA eta LABeko arduradunek, Eusko Legebiltzarreko Enplegu eta Gizarte Gaietarako Batzordean defendatu dute Herri Ekimena, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren izenean.