Sistema publikoak bakarrik berma dezake pentsio duin bat

2019/12/17
Nafarroan 270 milioi euro bideratu dira 2013tik pentsio plan pribatuen zerga onuretara

Zerga-politikaren bidez erabakitzen da zenbat diru biltzen den gastu publikorako, nork ordaintzen dituen zergak eta nork ez dituen ordaintzen. Hemen ikusten da nori egiten dion mesede politika horiek.

Nafarroan, pentsio-plan pribatuetara egindako ekarpenengatiko zerga-onurekin bakarrik, 271,8 milioi euro biltzeari utzi zaio 2013tik (horiek dira Nafarroako Ogasunaren webgunean eskuragarri dauden datuak). 2019an 39,4 milioi euro biltzeari utziko diote. Diru hori Errenta Bermatura bideratuko balitz, %42 igoko litzateke.

Onura fiskal horren onuradun dira, alde batetik, aurrezteko ahalmena duten pertsonak (beraz, ez die mesederik egiten okerren pasatzen ari direnei), eta, beste alde batetik, pentsio-plan horiek saltzen dituzten finantza-erakundeei egiten diete mesede.

Pentsio plan pribatuak batez ere erretiro duina bermatu nahi duen jendeari saltzen dizkiote finantza erakundeek. Horregatik, pentsio publikoak gero eta okerragoak izateko interesa duten prizipalak finantza-erakundeak dira, kontuan hartuta pentsio publikoak zenbat eta okerragoak izan, orduan eta negozio handiagoa izango dutela pentsio pribatuak saltzen.

Gainera, pentsio-plan pribatu batean inbertitzeko ahalmen ekonomikoa duen jendeak jakin behar du plan horietako gehien-gehienek (ia guztiak) ia ez dutela errentagarritasun ekonomikorik, eta batzuek errentagarritasun negatiboa dutela ere.

Beraz, erretiro duina ziurtatu nahi dugunon kezka sistema publikoak funtziona dezan izan behar du, eta horretarako duintasunez bizitzea ahalbidetuko duten pentsio batzuen alde borrokatu behar dugu. Urtarrilaren 30eko greba orokorra aukera ona da horretarako.

Pentsio plan pribatuei ekarpenak egiteagatiko zerga onurak, Nafarroa

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

Total

42,5

40,3

42,6

39,4

28,6

39

39,4

271,8

Iturria: Nafarroako Ogasuna