Solik langabezia utzi duen 4tik 1ek aurkitu du lana azken urtean

2017/10/26
Biztanleria Aktiboaren Inkestak gaur argitaratutako datuek biztanleria aktiboa azken urtean 15.100 pertsonatan jaitsi dela erakusten dute, hau da, enplegua dutenak edo enplegu bila dabiltzanak gero eta gutxiago direla 2016ko hirugarren hiruhilekotik 2017ko epe berdinera.

Biztanleria aktiboaren jaitsierak langabetu kopurua jaistea ekarri du. Izan ere, azken urtean 21.600 langabetu gutxiago zenbatu badira ere (2017ko hirugarren hiruhilekoan 151.100 izateraino), soilik langabezia utzi duten 4 pertsonatik 1ek aurkitu du enplegua.

Honen arrazoia enplegua dutenen kopurua azken urtean 5.300 pertsonatan hazi dela da, hau da, langabezia utzi duten 20.600 pertsonetatik oso urrun. Hala eta guztiz ere, langabezia tasa % 11,3an dago oraindik, 28-EBeko bataz besteko % 7,6tik urrun, bakarrik Espainiar Estatuak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.

Azpimarratzekoa da ere enplegua dutenen % 15,7ak lanaldi partziala duela, eta soldatapeko guztien % 22,2ak behin-behineko kontratua.