Sozietateen Gaineko Zergaren egoera eskandalu hutsa da

2017/11/23
EAJ-PNV eta PSEk Sozietateen Gaineko Zerga murrizteko sinatutako akordioak atzerakada galanta eragingo du justizia sozialean. Hala adierazi du Mikel Noval, ELAko ikerketa arloko arduradunak. Beste behin, gobernuko partaideek patronalaren eta kapitalaren aldeko neurriak hartu dituzte, inolako eztabaida sozialik onartu gabe.

Novalen iritziz, Sozietateen Gaineko Zergaren egoera eskandalu hutsa da. Hona hemen zerga honetan gertatzen den iruzurraren datu adierazgarri bat: sozietateen erdiak eta gehiagok galerak aitortzen dituzte, eta ordaintzen duten enpresa eta sozietateen %78,1ak, galerak edota 6.000eurotik beherako etekinak.

Etekinak dituztenak irabazien %15a ordaintzen dute Sozietateen Gaineko Zergari esker. Zerga itunduen presio fiskala BPGaren %1,3koa da, Europar Batasuna osatzen duten 28 estatuen baxuena. Iruzurrari aurre egin beharrean eta azken hamarkadetan onartutako murrizketak atzera bota beharrean, zerga honen murrizketa berri bat onartu dute.