Iruzur fiskala Nafarroan
Nafarroako enpresa batek 100 milioi euroko iruzurra egin du, Errenta Bermatuaren gastuaren adinakoa
Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak iruzur fiskalaren aurkako Batzordean jakinarazi zuenez, Nafarroako lau enpresa handiri (zein diren esan ez dutenak) egindako 2023ko Foru Ogasunaren lau jarduketek 154 milioi euro baino gehiago azaleratu dituzte. Zehazki, enpresa batek 100 milioi euroko iruzurra egin du (2023ko Oinarrizko Errentaren gastua baino pixka bat handiagoa). Guztira, 2023an 274 milioi euroko frade fiskala detektatu zen.
Alde batetik, 274 milioi euroko iruzurra atzeman izanak ez du esan nahi kopuru hori berreskuratu denik. Are gehiago, Ogasunak ez du jakinarazi antzemandako iruzurraren zenbatekoa. Beraz, ez dakigu 154 milioi euroko iruzurra egin duten lau enpresa handiek diru hori ordainduko duten ala ez.
Beste alde batetik, egunotan Nafarroako Foru Ogasuneko langileak mobilizatzen ari dira, besteak beste, beren lan karga salatzeko eta behin behinekotasuna murriztea eta plantilla handitea eskatzeko.
Ogasunaren plantillan inbertitu behar da, baldintzak hobetzeko eta plantilla gutxienez Europako parametroekin berdindu arte handitzeko.
ELAk beti eskatu du Ogasuneko plantilla handitzea eta preskripzio aldian soldataz kanpoko aitorpen guztiak ikuskatzea. Enpresa handien eta kapitalen ikuskapen fiskala ekonomikoki guztiz errentagarria da, eta justizia sozialaren kontua. Ez dago aitzakiarik ez egiteko.