etxebizitza
ELAk Madrilgo maizterren sindikatuak antolatutako etxebizitza eskubidearen aldeko nazioarteko topaketetan parte hartu du
2026/09/25 Azterketa bulegoa Azterketa bulegoa
Jardunaldien helburua borroka esperientziak, hausnarketak eta aliantzak partekatzea da, baita herri boterearen eraikuntzan aurrera egitea ere.
Horretarako, hainbat gai jorratuko dira, hala nola kapitalismo errentatzailea eta horrek gure auzoetan dituen ondorioak, etxebizitzaren mugak: segregazioa, arrazakeria eta langile klasearen kanporatzea, eta sindikalismotik eta herri antolakuntzatik artikulatu daitezkeen erantzunak.
Topaketa hauetan ELAk Maizterren Sindikatuen Konfederazioko kideekin bildu eta proposamenak zein ekarpenak elkarbanatuko ditu.