ABEE Bilboko Argiak greba hasi du kanporatutako langilea berriro onartu dezaten

2021/03/29
Bilboko argiteria kudeatzeko Bilboko Udalak azpikontratatutako enpresa da Bilboko Argia ABBE, eta lehen greba eguna du gaurkoa. Diziplinazko neurriak aplikatuta, langile bat “bidegabeki” kanporatu du enpresak, eta lankidea berriro onartu dezaten eskatzeko hasi dute greba. Bihar, martxoaren 30ean eta grebaren bigarren egunean, manifestazioa egingo dute Bilbokon. EITBren egoitza nagusitik abiatu, eta udaletxean amaituko da manifestazioa. Udaletxean direla, kontzentrazioa egomgp dute 11:00etatik 12:30etara egingo da.

Bilboko Argiak enpresak langile bat kaleratu zuen martxoaren 5ean diziplinazko neurriak bidegabeki ezarrita. ELAk dioenez, langileak oporrak hitzartu zituen enpresa ordezkariekin; sortzez Panamakoa izaki, senideak bisitatu ahal izateko. Egun batzuen buruan, ordea, eta inolako argibiderik jaso gabe, ordezkariak opor egun horiek ukatu zizkion langileari, eta enpresatik kaleratu zuen dizplina neurriak urratzea leporatuta eta argudio faltsuak erabiliz.

Enpresako langileak beldur dira ez ote den dizplina neurri hori besteentzako erabiliko. Gogoratu dezagun une honetan lan-hitzarmena negoziatzen ari direla.