Akordioa Bilboko Kiroldegietako Sarbideak Kontrolatzeko Zerbitzuan, soldata eta lan hobekuntza garraintzitsuekin

2022/06/17
63 eguneko grebaren ondoren, Guedan enpresako Bilboko kiroldegietako langile laguntzaileek akordio bat lortu dute, eta horrek hobekuntza handiak ekarri dizkie haien baldintzei.

Akordioak % 21,67ko igoera jasotzen du, lanaldi partzialeko kontratazioa eta bajen osagarria % 100era ezartzeaz gain.

ELAk langileak zoriondu nahi ditu egindako borrokagatik. Borroka hori beste urrats bat da egiten ari garen prekarietate-kanpainaren barruan; izan ere, lanaldi partzialeko kontratazioa enpresen esku dagoen tresna bat da, lanaldia zehazteko malgutasuna ematen diena eta diskriminazioa eragiten duena.

ELA sindikatutik dei egiten diegu langileei sindikatuaren inguruan antolatzeko, prekarietatea den gaitz horri aurre egiteko, eta Guedaneko langileek beren baldintzak duintzeko egin duten borroka eredugarria erreferentzia gisa har dezaten.