A16an Bilboko NH eta Barceló-Nervión hoteletako langileen manifestazioa

2018/11/15
ELAK manifestazio bat antolatu du datorren azaroaren 16rako; goizeko 11etan NH hotelean hasi eta Barceló hotelean amaituko da. Mobilizazioaren bidez grebalariek bizi duten prekarietatea larria salatu nahi da: 2,5 euro baino ez dute kobratzen garbitzen duten logela bakoitzeko eta 800 euroko soldata jasotzen dute hilero (kasurik onenetan), aparteko ordainsariak barne.