Gaur Bilboko udaletxearen aurrean etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatzeko elkarretaratzea

Asteartean Bilboko Bolueta auzoan etxola batean lo zegoen gizon bat hil zen sute batek eraginda. ELA sindikatuak salatzen du etxebizitza politika neoliberalen biktima berri baten aurrean aurkitzen garela, eta instituzioek beste alde batera begiratzen dutela bitartean. Zalantza gabe ekidin zitekeen heriotza da hau eta sindikatuak dei egiten du bihar Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Azet Etxebizitza Sindikatuarekin batera arratsaldeko 19:00retan deitu duen elkarrateratzearekin bat egitera.
Heriotzak honek beste behin agerian uzten du, eskubide gisa bermatu beharko litzakeen hori negozio gisa ulertzen jarraitzen dela. Bitartean urtea hasi berri dugun honetan, badaukagu lehenengo biktima. ELA Sindikatuak ozen salatzen du egoera larria dela eta etxebizitza hutsak nonahi daudela. Sindikatuak aldarrikatzen du alokairu soziala sustatu behar dela eta arazo honi konponbidea ematea borondate politiko kontua dela. Borondate politikoa negozioari begira dagoen bitartean 70 urtetako gizon bat hil zen bart Bilbon. Sindikatuak exigitu du behingoz bermatu dadila etxebizitza eskubidea pertsona guztiontzat. Erantzun kolektiboak behar ditugula eta bihar Bilboko Udaletxean izango den elkarretaratzean parte hartzera deitu du.