Bilbao Kirolakek arriskuan jartzen du langile eta bazkideen osasuna

2020/10/26
ELAren aburuz edukiera murrizteko promesak bazeuden ere, ikastaroen kupoak mantendu egin dira, pandemiaren aurreko denboraldiarekin alderatuz. Pandemiari dagokionez, ELA Kirol Sektoretik kezka azaldu nahi dugu “Bilbao Kirolak-en” eta Bilboko Udalaren jarrerarengatik. 2020ko urriak 6an Bilbao Kirolak bere web orriaren bitartez argitaratutakoaren arabera, Cobid-19ren kutsaduraren mehatxuari aurre egiteko iragarritako neurrien artean ikastaro guztien edukiera % 60ra mugatzea zegoen.

ELAren esanetan zoritxarrez ez da alakorik gertatu, eta oraindik ere ez dago berririk martxan jarriko denaren inguruan. Langileek eta kiroldegietako erabiltzaileek harrituta eta kezka handiz bizitzen ari dira egoera hau, kupoak bere baitan jarraitzen dutela ikusirik. Atxuriko eta Miribillako kiroldegiak izan dira teoria orokor honen salbuespen; izan ere, ikastaro batzuk 13 lagunera jaitsi baitira.

Edonola ere, kopuru hori oraindik ere gehiegizkoa dela uste dugu egungo pandemiaren egoera ikusita. Gestio honek, ikastaroetako ikasleen bajak eta kexak eragin ditu, segurtasun-falta onartezintzat jotzen dutelako. Gainera, egoera horrek okerrera egingo du azaroan, alta berriekin eta 8 urtetik beherakoen ikastaro berriekin.

ELAren ustez, honako neurri hauek berehala ezartzea ezinbestekoa da:
• Ikastaroetako kupoa taldeko 10 ikaslera murriztea, eta 6 urtetik beherakoetan, 8 ikaslera.
• Ikastaroen kopurua handitzea “normaltasun berria-ren” barruan modu egokian dagoen
eskaerari aurre egiteko.
• Taldeen hasiera 15 minuturo mailakatzea, aldageletan eta korridoreetan pilaketarik egon
ez dadin.
• Bilbao Kirolak-ek jarduerari dagozkion eskakizunengatik maskara erabili ezin duten erabiltzaileekin lan egin behar duten profesionalei ffp2 maskarak edo gorakokoak eman dakizkiela exigitu behar du.

Azpimarratu nahi dugu Bilbao Kirolako instalazioetan 8 urtetik beherakoen jarduerak laster hasiko direla, beraz, oraindik ere proposatu ditugun neurrien beharra areagotuko dela. Horiek martxan ez jartzea Bilboko Udalaren menpeko instalazioetan lan egiten duten profesionalak eta erabiltzaileak arriskuan jartzea dakar. Hortaz, eta goian argudiatutakoa oinarri hartuta, ELA sindikatutik exijitzen diogu Bilbao Kirolari neurriak martxan jartzea, kiroldegietan lan egiten duten langileen eta kiroldegia erabiltzen duten pertsonen segurtasunerako.