Bilboko argiztapen zerbitzuaz arduratzen diren langileen greba ekainaren 15era arte luzatuko da

Bilboko Argiak aldi baterako enpresa-elkarteko (ABEE) langileek iragarri dute greba ekainaren 15era arte luzatuko dutela. Langile hauek Bilboko Udaleko argiteriaren mantentze-lanetan dihardute. Azken egunetan bilerak egin dira ABEEko zuzendaritzarekin; hauek berriz ere erakutsi dute langileen erreklamazioak negoziatzeko borondaterik ez dutela. Langileek maiatzaren 4tik daramate greban.
Bestalde, langileek Bilboko Udalaren jakinarazpen bat jaso dute; zerbitzuaren ardura duen zinegotziak ukatu egin die harekin bildu ahal izatea. Erabaki hori ulertezina eta arduragabea da. Langileak ziur daude borroka eta greba direla bidea lanpostuak defendatzeko eta bermatzeko, eta lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat lortzeko.