BIZITZAK ERDIGUNEAK

Bilboko Bizitzak Erdigunean plataformak agerraldia egingo du larunbatean

2024/05/31
Bilboko Bizitzak Erdigunean plataformak agerraldia egingo du bihar Arenaleko Kioskoaren ondoan.

Greba Feministatik sei hilabete pasa direnean zaintza eskubide kolektiboaren aldarria kalera aterako dute berriz ere. Goizeko 11:00etan Zaintzen Museoa izango da, eta 12:30ean prentsaurrekoa.