Bilboko gizarte udal zerbitzuak gainezka daude

2019/05/17
Gizarte-Ekintza Saileko langileak gainezka daude salatu dute. Goizean Bilboko udaletxearen aurrean elkarretaratu dira gizarte zerbitzuetako hartzaileei kalitatezko zerbitzu duina emateko dituzten zailtasunen berri eman eta egonezina adierazizteko.

Agiria:

Udalaren diskurtso ofizialean lehentasunen erdigunean jartzen dute gizarte eskubideak defendatzea, Gizarte Ituna, Balioen Agiria eta antzeko agiriak sinatuz, baina politikak gauzatzerakoan kolokan uzten dute lehentasun hori, konpromiso horiek betetzeko neurririk eta baliabiderik ez dutelako benetan jartzen gero.

Azken urteotan, ikusi dugunez, gizarte zerbitzuak garatu eta unibertsalak egin dira. Aurrerapena da hori, gizarte zerbitzuen sistema publikoak bere gain hartu behar dituen beharrizan sozialak ofizialki aitortzea denez. Baina garapen horren eskutik langile eta ekipamendu egokiak jarri behar ditugu, eta hori ez da gertatzen.

Bilboko Udaleko Gizarte-Ekintza Sailak bilbotarren %24aren beharrizanei erantzuten die programa eta zerbitzu ugariren bitartez. Garrantzitsua da hori jakitea. Gainera esponentzialki igo da kopuru hori azken urteotan eta gero eta konplexuagoak dira aurre egin behar diegun gizarte arazoak.
Itxaron-zerrendengatik kezkatuta gaude, lehenengoko harrera hilabeterainoko atzerapenez ematen baita sarritan.

Menpekotasun Legeak urtean 4.000 eskaera berri izapidetu beharra dakar, eta urtero %12 inguru igotzen da kopurua. Baina balorazio horrek ez du bermatzen behar liratekeen baliabideak jasotzea, urriegiak direlako.

Populazioa zahartzeak, bakartasunak eta isolamenduak gaixotasun fisiko eta psikikoak eragiten dituzte. Hortik menpekotasun eta desbabes handiagoak. Azken urteotan %50 igo dira horrelako egoerak eta era berean, igo dira be bai,koordinazinoak beste arreta-zerbitzu eta beste sistemekin. Osakidetza, Fiskaltza –(babes eta kaleratze- prozesuetan)

Gizarte desbabeserako arriskuan diren adingabekoen kasuak urtero %13an hazten dira. Gaur egungo langilegoaz aurre egin ezinezko lana dakar horrek. Bereziki zaurgarria da gizatalde hori. Orotara  4.300 adingabeko eta familia artatzen ditugu egun. Eta egoera horretan ezin prebentzio-lanean jardun.

Gizarte bazterketarako arriskuko egoerak: asko hazi dira hauek ere bai: %71,4 inongo diru-sarrerarik gabekoak; gizarte zerbitzuen erroldatzeak %20; aterpetxean hartutako familiak %50; eta Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuko oinarrizko prestazioen programan % 20 kasu gehiago.
Udaleko Gizarte Zerbitzuetara beste erakunde publiko edo pribatuek (Eusko Jaurlaritza, Lanbide, Justizia, Hezkuntza, Buruko Osasuna, Iberdrola, Uren Partzuergoa, 3. sektorea,...) bideratutako kasuak ere goraka. Horrek ere Gizarte Zerbitzuak lanez gainezka jartzen ditu.

Horrek guztiak zer dakarren? Bilbotarrentzako arreta eskasagoa eta haserre-modu orokorra langileen artean langileentzako arrisku psikosozialak goratzea eta gizartean ahulen dabiltzan herritarrak modu ez-egokian zaintzea, hori da larriena. Alde batera utzi behar izaten dugu, tamalez, prebentzio-lana, gure ekintzaren erdigunean izan behar dugun helburua.

Arartekoak Udal Gizarte Zerbitzuen egoerari buruz egindako azken txostenak, 2016koak, bat egiten du urritasunaren eta zailtasunen gainean egiten dugun hausnarketarekin.

Hori guztia kontuan hartuta Bilboko Udalari eskatzen diogu Gizarte Ekintzako Sailari merezi duen aitortza egitea, eta ondorioz, langile kopurua, baliabideak, ekipamenduak gehitzea. Era berean gizarte zerbitzuen plangintza eta antolaketa gaurko gizarte testu-inguruari moldatzea eskatzen dugu.

Gizarte Zerbitzuetako profesionalek egindako lanak modu narbarmenean eragiten du bizilagunen ongizatean, gizarte kohesioan eta gaurko eta biharko kultura- eta ekonomia-emanean.