BILBOKO KASINOA

Bilboko Gran Casino Nervión itxita grebarengatik

2023/05/19
Bilboko Gran Casino Nervioneko lehen greba eguna arrakastatsua izan da, eta ezin izan dituzte ateak ireki, langileen jarraipen masiboa dela eta. Langileek denbora luzea daramate enpresa hitzarmena berritzeko negoziatzen. Gutxieneko aldarrikapenak aurkeztu ondoren, non puntu nagusia KPIari lotutako soldata igoera den erosteko ahalmena ez galtzeko, enpresaren erantzuna beti berdina da: azken urteetako KPIaren oso azpitik dauden soldata igoerak eskaintzea. Nabarmentzekoa da langileen soldataren zati handi bat aldakorra dela, eskupekoei baitagokie. Gauzak horrela, eta soldatak KPIaren arabera eguneratzen ez direnez, egoera ekonomiko prekarioan daude langileak.

Hori dela eta, langileek lanuzteak deitzea erabaki zuten. Lanuzteek arrakasta izan zuten arren, enpresak ez du bere jarrera aldatu. Hori dela eta, langileek greba eguna deitu dute.

Bestetik, kontzentrazioa egingo dute 18:00etatik 18:30era Kasinoko atean. 18:30ean manifestazioa abiatuko da Campuzano plazaraino eta Kasinoko atera itzuliko da.