Bilboko JM eta Jesuitinak

Bilboko ikastetxeetan 44 langile kaleratu nahi dituzte Jaurlaritzarekin kolaborazioarekin

2025/04/02
ELAk zuzendaritzei eta Eusko jaurlaritzari irtenbide bat galdegiten diote. Sindikatuak ez du kaleratzerik ontzat emango. Bere lanpostuen defentsan langileak greba mugagabean daude martxoak 18tik.

Apirilaren 1ean bi ikastetxetako zuzendaritzekin bilera izan zuten bi ikastetxeetako langileen ordezkariek. Bileran zuzendaritzek 44 langileren kaleratzea gauzatzeko asmoa planteatu zuten. 

Eusko Jaurlaritzari hainbat alditan eskatu diote bilera langileen ordezkariek. Eusko jaurlaritzak ez die erantzun ere egin. 

Zuzendaritzak Eusko jaurlaritzarekin harremanetan daude.  Eta langileen ordezkariei helarazi diete jaurlaritzaren oniritzia, babesa eta bultzada duela kaleratzeen planteamenduak.

Bitartean bi ikastetxetako langileak bere lanpostuen defentsan greba mugagabean daude pasa den martxoaren 18tik. Zuzendaritzen asmoen aurrean eta jaurlaritzaren jarreraren aurrean hurrengo egunetan erabakiko dute ze ekimen gauzatuko dituzten.