Bilboko IMQ Klinikan mobilizazioak hasi dituzte garbitzaileek

2019/03/05
Bilboko IMQ klinikako garbitzaileek elkarretatze bat egin dute soldatetan izan dituzten murrizketak salatzeko. Gizatzen enpresak urtarrilaren 1ean hartu zuen bere gain IMQko garbikuntza zerbitzuak. Bi hilabete hauetan ez ditu subrogaziorako akordioak jasotzen dituen lan baldintzak bete; izan ere, ez ditu ordaindu hitzarmenean jasotzen diren hainbat soldata gehigarriak eta plantilla hutsuneak betetzeke jarraitzen du.