Bilboko Udaleko langileek euren elkartasuna adierazi diete Altsasuko gazteei #AltsasukoakASKE

ELAk eta LABek deituta Bilboko Udaleko langileek euren elkartasuna adierazi diete uneotan espetxean dauden Altsasuko 8 gazteei, eta gogor salatu dute euren kontrako epaia. Gainera, ekainaren 16an Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu dute.
Protesta ekintza 17:00tan hasiko da, Sadar futbol zelaitik. ELAk bat egiten du deialdiarekin eta bere babesa adierazi nahi dio ere Nafarroako eragile sindikal, politiko eta sozial ugarik ekainaren 13an aurkeztu zuten agiriari.