Bilboko Udaltzaingoak, alkatearen aginduz, jendearentzako arreta zentroak irekitzera behartzen ditu

Komunikabideetan prebentzio-neurri desberdinak zabaltzen den bitartean, ezinbestekoak ez diren jendearentzako arreta-bulegoak ez irekitzea gomendatuz eta ahal den neurrian herritarrak beren etxeetan gera daitezen, Bilboko alkateak, langileak eta herritarrak artatu eta laneko osasun-arauak eta birusa zabaltzea saihesteko gobernuek eman dituztenak bete beharrean, udaltzaingoa bidaltzen du udal egoitzak zabaltzeko eta langileei argazkiak ateratzeko. Horrela betetzen dira segurtasun neurriak?
ELAk alkateari eskatzen dio krisi honen buru izan dadila modu arduratsuan, eta erakunde guztiek gomendatutako prebentzio-neurri guztiak har ditzala, herritarren eta langileen osasuna babesteko. Langileek artatzen dituzten herritarrentzat arriskurik gabe lan egin nahi dute. ELAko atal sindikalak espero du martxoaren 13ko osasun batzordearen bileran udaletik ezinbesteko neurri horiek hartuko direla: zerbitzuen zati bat ixtea, jendeari arreta emateko protokoloak, distantziak, eskularru gisako materialak... Neurri hauek ezartzen ez badira langileek arduragatik zerbitzu horiek itxita mantenduko dituzte.