Bilboko Udaltzaingoak kolektiboaren lan baldintzen okertzea salatu du manifestazio batean

2022/05/26
Bilboko Udaltzainek euren lan baldintzak okertu direla salatu dute ELA, LAB, CCOO eta SVPE sindikatuek deitutako manifestazio zabal batean. Langileak haserre agertu dira Udalak kolektiboaren lan baldintzak okertu nahi dituelako eta lan egutegia inposatu nahi dielako. Gauzak horrela, alkateari eskatu diote benetako negoziazio baten alde egin dezala. Gaurko mobilizazioa asteartean, maiatzaren 24an, egin zutenaren jarraipena da.