Bilboko Virgen Blanca klinikako langileen lanuztea zuzendaritzak aurkeztu duen ERTEa salatzeko

2020/04/29
Bilboko Virgen Blanca klinikako langileek lanuztea egin dute, klinika honen arduradun den IMQko zuzendaritzak aurkeztu duen ERTEA salatzeko. ELAk salatzen duenez ERTEa onartezina da, IMQk milioi askoko onurak izateaz gain osasun-krisi baten erdian gaudelako.

IMQk ezinbesteko kausengatiko ERTE bat aurkeztu du Virgen Blanca klinikan, apirilaren 9tik aurrerako atzeraeraginarekin, Covid-19tik eratorritako arazo ekonomikoak argudiatuta. Zentzu honetan, azpimarratu behar da enpresak azken urteetan dirutza irabazi duela. ERTE batera ez iristeko proposamen ezberdinak proposatu dizkio Enpresa Batzordeak IMQ Virgen Blancari: ordu-poltsa bat sortzea, berreskuratu beharreko lizentziak... Zoritxarrez, zuzendaritzak ez du proposamen horietako bat bera ere onartu, akordioaren aurrean bere enpresa-interesak lehenetsi baititu.

Egoera konpondu ezean langileek protesta ekintza berriak aztertuko dituzte.