Bizkaibuseko 30 linea baino gehiagoko langileek ezin dute komunera joan egunean zehar

2021/02/01
Bizkaibuseko gidariei, bai eta Barik zerbitzuko informazio-kabinetan zein kargatzeko kabinetan lan egiten duten langilei ere, komunera joateko aukera murriztu edo eragotzi zaie, normalean 8 ordutik gora luzatzen diren lanaldietan.Tentsio egoerak sortzen ari dira hainbat arrazoigatik: ostalaritzaren itxiera, ibilbideak egiteko linea batzuetan ematen diren denbora estuak, kontzesionarioen aurreikuspen urriak eta Bizkaiko Diputazioak ez ulertzeak.

ELAko atal sindikalak zerbitzu hauetako enpresei eta Bizkaiko Aldundiari eskatu die bainugela publikoak jartzeko edo alternatibak bilatzeko. Era honetan, udal instalazioetarako edo bestelako instalazioetarako sarbidea errazteko proposatu du, baina enpresek eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez dute konponbiderik bilatu nahi.

Egoera honen aurrean mobilizazioak deitu eta epaitegietara jotzeko prest agertu da sindikatua.