Bizkaiko erresidentzietako langileen martxa amaitu da Bilbon

2017/10/21
Gaur amaitu da Bilbon Bizkaiko zahar-etxeetako langileek urriaren 17an hasi zuten martxa Bizkaia osoan zehar euren gatazkaren konponbidea eskatzeko. Amaiera Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean eta ehunka pertsona batu zaie elkartasuna adierazteko.

Oinezko martxa horren bidez, jendaurrean bistaratu nahi dute 350 greba-egun eginak dituztenean, orain dela hamar egun GESCA patronal nagusiarekin aurre-akordio bat lortu zutela, baina sektoreko gainerako bi patronalek (LARES eta ELBE) ez dutela agertu orain arte batere gogorik eraginkortasun orokorreko hitzarmena sinatzeko, ezta gatazka sozio-laborala amaitutzat jotzeko ere. Greban dauden langileen iritziz, patronal horien jarrera oso larria da; batez ere kontuan hartuta BFAk, akordioa erraztearren, kontzertazio-orri berriak bertan behera utziko dituela iragarri duenean.