Bizkaiko Eskuhartze Sozialeko Hitzarmenaren sinatzaileek bost urtetarako bake soziala bermatu dute

2018/11/29
Azaroaren 27an, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek akordioa sinatu zuten Gizardatz eta Geroan Eskuhartze Sozialeko patronalekin. Sinatutako akordioak ez die erantzuten azken bi urte luzeotan sektoreak aldarrikatu izan dituen beharrei. Akordioa indarrean dagoen bitartean, sinatzaileek bake soziala bermatzen dute.

Besteak beste, honoko puntuak jasotzen ditu akordioak:

  • Bi urtetan soldatak bere horretan mantentzea, IKPa bermatu gabe. 5 urterako %10,6ko igoera sinatu zen, KPIra lotu gabe, eta bi urtez igoerarik ez izatea onartuz.
  • Antzinatasun plusa bere horretan mantenduko da 5 urte hauetan.
  • Urrun samar gelditu da 1.592 ordurako markatutako helburua, Gipuzkoan lortuta dagoena jada: 2021rako lanaldia 1613koa izango da.
  • Lan segurtasun eta osasuna, berebiziko garrantzia duen gaia, ez da ia ukitzen. Soilik lan jazarpen, jazarpen sexuala edota genero arrazoiengatik izandako jazarpenaren kontrako protokoloa egiteko konpromisoa hartu dute. Langileok jakin badakigu era guztietako biolentzia pairatzen dugula maiztasun handiarekin, eta ELA izan ezik beste inork garrantzia ez dio eman negoziazioan zehar.
  • Ordutegi malgutasuna enpresek erabili ahal izateari ateak irekitzen zaizkio, esku hartze zuzena aproposena izan arren.
  • Oporren neurketa zaildu egiten da astelehenetik igandera arte lan egiten duten langileentzat, 32 lanegunak 44 egun naturalengatik ordezkatzen baitituzte. Horrek beherapena suposatu dezake opor egunetan sektorean horren handia den kolektibo honen barnean, disfrutatzen den garaiaren arabera.

ELArentzat tamalgarria da sinadura honekin sektorea duintzeko galdutako aukera, Lan Osasun eta Segurtasunean bezalako edukietan aurrerapausoak emateko aukera galdua izan baita. Erakunde publikoek jokatu duten papera ere salatu nahi dugu, beste alde batera begira egon dira eta. Patronalak, beraien aldetik, erakunde hauen ordezkari soilak izan dira.