Bizkaiko garbitzaileek manifestazioa egin dute Bilbon, greba egunean

Greba eguna duten Bizkaiko eraikin eta lokalen garbikuntzako ehunka langilek parte hartu dute gaur Miribillan (Bilbo, Samsic enpresaren egoitzaren aurrean) hasi eta Limpiezas Garnica parean amaitu den manifestazioan. Martxoaren 31n hasi zen gatazka, sektoreko hitzarmenetan dagoen soldata arrakala salatzeko.
Sektore honetako soldatak ez dira urtean 16.000 eurora iristen lanaldi osoan, eta, gainera, eraikin eta lokaletako garbikuntzako langile gehienek lanaldi partzialak dituzte. Gipuzkoako langileek 18.000 euroko soldata dute 2018tik. Bizkaian, helburua nagusia soldata arrakala ezabatzea bada ere, fase honetan 1.200 euroko hileko soldatak aldarrikatzen ari dira, 15 ordainsaritan banatuta.
Bihar, ekainak 21, asteartea, beste greba egun bat izango dute. Manifestazioa 11:00etan abiatuko da Bilboko Plaza Biribiletik eta Gran Vian amaituko da, Cebek patronalaren egoitzaren aurrean.