Domino's Pizzaren Bizkaiko zentroetako langileek ekainean sei greba-egun gehiagorako deia egin dute

2019/06/07
Bizkaiko Domino's Pizzako langileek, batzarrean bildurik, sei greba-egun gehiagorako deia egitea erabaki dute, hasieran deitutako lau egunez gain. Lehen eguneko grebak erantzun handikoak izan dira, eta ekainaren 8 eta 9 egunetarako aurreikusita zeuden lanuzteei 6 egun gehitzea erabaki dute: ekainaren 14, 15, 16, 21, 22 eta 23an.

Ekainaren 1 eta 2an greba egiteko zeuden arrazoiez gain (lan-prekarietatea bere luze-zabalean), bi langileren kaleratzea gehitu behar da (greba egin zuten bi langileren kaleratzeak, aste honetan bertan jakinarazita).

ELAren iritziz, langileak kaleratzeko modua oso larria izan da. Enpresak bidalitako gutunetan agertzen zen jakinarazpen-data maiatzaren 19a zen, kaleratzeen eta egindako grebaren arteko lotura ezabatzeko asmoz, ez dago dudarik.

ELAk bidegabeko kaleratzeen demandak jarriko ditu dagokion epaitegian, Domino's Pizzaren aurka.

Enpresa hori Zena taldeari dagokio, Starbucks katea bezala, eta grebaren oinarrizko eskubidea urratu du. Horregatik ELAk oinarrizko eskubidea babesteko prozedurari ekingo dio, kalte-galerak eskatzearren.