BILBOKO PORTU AGINTARITZA
Komiteak murrizketen aurkako mobilizazioak deitu ditu

Elkarretaratzeak maiatzaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean eta maiatzaren 19an Bilboko epaitegietan izango dira.
ELAk Bilboko Portuko Agintaritzaren murrizketa politika eta lan baldintzak okertu izana salatu du. ELAk gogorarazi du enpresak jarduera sindikalak debekatu dituela. Sindikatuak hori salatu eta epaia irmoa du enpresak oinarrizko eskubide horiek urratzeagatik.
Batzordeak kritikatu egin ditu APBren Zuzendaritzak azken hilabeteetan ezarri dituen neurri murriztatzaileak:
- Zerbitzu publikoen pribatizazioak. Azkena, ur-xafla garbitzearena.
- Sinatutako eta indarrean dauden akordioak ez betetzea.
- Lanbide garapen posibleak eta soldata igoerak eragozten dituztenak, aldebakarreko erabakiz eta gardentasun publikorik gabe.
- Auziperatu behar izan diren onura sozialak ezabatzea.
- Soldata-plusak arbitrarioki ordaintzea, ezarritako irizpiderik gabe.
- Barne sustapenak eta mugikortasun funtzional ez oso gardenak, berdintasun, merezimendu eta gaitasun irizpideak betetzen ez dituztenak. Gai hori bereziki larria da, enpresa publikoa delako.
- Enpresa Akordioaren (Tokiko Akordioa) negoziazioari boikota egitea urteetan, eta negoziazio-mahaiari informazio ekonomiko kontraesankorrak helaraztea, zuzenean faltsuak ez badira ere, langileek baldintzak hobetzeko negozia dezaketen tokiko eremuko negoziazio mahaia blokeatuta izateko helburu bakarrarekin.
Honekin guztiarekin, ELAk azpimarratu du EAEn lan-baldintzak negoziatzeko eskubidea defendatzen duela dioen klase politiko berak eskatzen duela Enpresa Akordioaren negoziazioa Madrilera eramatea. Horregatik guztiagatik, bihar, maiatzak 9, Eusko Legebiltzarraren aurrean eta maiatzaren 19an Bilboko epaitegien aurrean mobilizatzeko deia egin du ELAk.