ELA sindikatuak Venerables Sacerdotesen Egoitzan deitu duen greba mugagabeak %100eko jarraipena izaten ari du lehenengo astean

2022/07/07
4Greba mugagabearen deialdiaren aurrean, enpresaren erantzuna 4 langileren kaleratzea izan da, eta badakigu egoitza husteko eta langile guztiak kaleratzeko asmoa dagoela. Horregatik, gaur, uztailak 7, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren eta Bilboko Elizbarrutiaren jabetzakoa den San Bizente Egoitzaren aurrean kontzentratu gara.

 

Orain arte salatu izan dugun moduan, Venerables Sacerdotes egoitzako langileak, bertan bizi diren eoigliarrak Bilboko Misericordia egoitzara eramango dituztenaren zurrumurruekin bizi dira. Egoiliarren aldatze hori, uztaileko hasieran gertatuko dela dirudu, beti ere, zurrumurruen arabera. Zurrumurru hori handituz joan da, eta entzuten ari gara Elizbarrutiak erresidentzia uztu nahi duela, eta horrek, plantilla osoaren kaleratzea ekarriko duela berekin.

Ziurgabetasun horren aurrean, eta enpresak informaziorik eman ez nahi ez duenez, ELA sindikatuak greba mugagabea deitu zuen uztailaren 4tik aurrera. Deialdi horrekin batera, Bilboko Elizbarrutiari eta Bilboko Gotzainari hainbat bilera eskatu zaizkie, egoitza desegiteko erabakia, Zuzendaritzak jakinarazi digunez, erakunde horren baitan dagoelako.

Orain arte 4 langileren kaleratzea baino ez zaigu jakinarazi uztailaren 8tik aurrera, baina laster gainerako langileen kaleratzea etorriko da. Arrazoiak egoitzaren erabiltzaileen murrizketan oinarritzen dira, baina hori enpresak artifizialki sortu duela, eta aitzakit bat besterik ez dela salatzen dugu.

ELAk ere premiazko bilera eskatu dio ere Kutxabankeko Gizarte Ekintzari, egoitza kokatuta dagoen eraikinaren jabea denez gero, eta hori, Elizbarrutiari utzi diolako. Horregatik, gure asmoa da Kutxabanken inplikazioa eskatzea da ere.

ELA Sindikatuak enpresaren eta Elizbarrutiaren asmoak salatzen ditu berriro, egoitza husteko eta gaur egun Venerables Sacerdotes egoitzan dauden lanpostu guztiak suntsitzeko; eta inplikatutako erakunde guztiei eta Kutxabankeko Gizarte Ekintzari eskatzen diegu gatazka konpontzen inplikatzeko eta erabaki horretan atzera egiteko.