ELAk arbuiatu egiten ditu IGONeko kaleratzeak

2017/07/21
IGON enpresan 5 langile kaleratu berri dituzte. Naiz eta neurri traumatikoak ekiditeko ELAk proposamen desberdinak eskaini, zuzendaritzak muzin egin die sindikatuak eta delegatuek eskainitako proposamenei. Hainbat alditan ere IGONeko zuzendaritza-juntarekin elkartzeko eskatu diegu eta hauek eskariari uko egin digute, IGONeko gerenteari enpresako botere guztia emanez.

IGONek ezarritako kaleratze hauek arrazoirik gabekoak dira, eta era arbitrarioan eginak. Horretxegatik langileak IGON enpresaren aurrean elkarretaratu dira. Gaur lehen ekintza izan da; etorkizunean gehiago ere etorriko dira.