ELKARTASUNA PALESTINAREKIN

Metro Bilbaoren aurkako protesta, Israelgo segurtasun enpresa bat kontratatzeagatik

2025/04/29
ELAk bat egingo du bihar, apirilak 30, Metro Bilbaoren egoitzaren aurrean egingo den kontzentrazioarekin. Izan ere, Israelgo segurtasun enpresa bat kontratatu dute eta langileek eskatu dute akordio hori bertan behera uztea. Langileen ustez, kontratazio hori "Palestinako herriarekiko errespetu falta" da eta gogorarazi dute ez duela balio "edozein kontratatzea". Salatu dute Estatu israeldarra urriaren 7tik ari dela herri palestinarraren aurkako genozidioa aurrera eramaten.

Elkarretaratzea 19:30etan izango da, Nafarroa kaleko bulegoen aurrean.