ELAk Bilboko Venerables Sacerdotes eta la Misericordia erresidentziak demandatu ditu grebarako eskubidea urratzeagatik

2022/09/08
ELAk Bilboko Venerables Sacerdotes eta la Misericordia erresidentziak -biak ere Gotzaindegiak kudeatzen ditu- demandatu ditu langileen grebarako eskubidea urratzeagatik. Irailaren 4an bi hilabete bete ziren langile guztiek greba mugagabea hasi zutenetik enpresak eta Elizbarrutiak egoitza husteko eta lanpostu guztiak suntsitzeko asmoa dutelako. Sindikatuak dio ordutik, bi egoitzak eta Gotzaintza bera greba oztopatzen saiatu direla.

Izan ere, ELAk deialdia egin zuenean, lau grebalari kaleratu zituzten, lan karga jaitsi zela argudiatuta. Sindikatuak, berriz, dio Gotzaindegia dela erresidentzia husten ari dena, langileak kaleratzeko aitzakia izateko.

Gogoan izan behar da, uztailera arte, egoiliar asko Venerables erresidentzian zeudela; une horretatik aurrera, ordea, Misericordia egoitzara eraman zituzten, Gotzaindegiak hala aginduta. “Bere estrategia argia da: Venerables hustea, eta horrekin batera, langile guztiak kaleratzea, beharginen eta egoiliarren aldarrikapenei muzin eginda”.

Gainera, enpresak kanpoko langileak kontratatu behar izan ditu, kaleratzeen ondorioz, eta enpresak ez dituelako gutxieneko zerbitzuak bete.

Gauzak horrela, ELAk inplikatutako erakunde guztiei eskatu die gatazkaren konponbidean inplikatzeko, erabaki horretan atzera egiteko.