ELAk Bizkaiko bulegoen hitzarmena berreskuratzea proposatuko du

2021/12/21
ELAk Bizkaiko bulegoen hitzarmena berreskuratzea proposatuko du 2022ko urtarrilaren 13rako aurreikusitako bileran. Hain zuzen ere, bihar, abenduak 22, 8 urte beteko dira hitzarmen horrek indarraldia galdu eta aplikatzeari utzi zionetik. Izan ere, 2012an PPk lan-erreforma egin zuenetik, CEBEK patronalak hitzarmenaren aurreraeragina amaitu arte itxaron besterik ez zuen egin. Ondorioz, 8 urte hauetan, langileek soldata-izozteak jasan dituzte eta, batez beste, 10.000 euro galdu ditu langile bakoitzak. Hala ere, patronalak ukatu arren, enpresek krisiaren urterik gogorrenetan hitzarmena aplikatzen jarraitu zutela ziurtatu du ELAk, eta, beraz, ezinbestekotzat jo du sektoreko 28.000 pertsonen baldintzak behingoz arautzea. “Hitzarmen hori egon badago, eta enpresek kontratu berrietan ere aplikatzen jarraitzen dute. Erregularizatzeko ordua da”, laburbildu du sindikatuak.

Hala, ELAk hitzarmena eguneratzea eta Bizkaiko bigarren hitzarmeneko lan-baldintzak hobetzea proposatuko du. Nolanahi ere, argi dauka helburu hori mobilizazioaren bitartez bakarrik lortuko dela, Bizkaiko metalean edo Bizkaiko erresidentzietan gertatu den bezala.

ELAk s
alatu du CEBEKek sektoreko lan-baldintzak okertu besterik ez duela egin nahi, baita estatuko hitzarmenen azpitik ere. ELAk, mahaian gehiengoa duen sindikatuak, argi utzi du ez duela onartuko sektorearen baldintzak okertzea.