ELAk Bizkaiko Metalaren Hitzarmenerako plataforma aurkeztu du

2022/01/11
ELAk Bizkaiko metalgintzako hitzarmenerako aldarrikapenak aurkeztu ditu gaur, urtarrilak 11, Negoziazio Mahaiaren bigarren bileran. Bertan, sindikatuak bere plataforma aurkeztu eta azaldu du, hau da, bere militantziarekin azken hilabeteetan egindako prozesu bateratu baten emaitza. ELAren helburua da sektorean sortzen den aberastasuna modu bidezkoan banatzea, prekaritatea ezabatzea, aurrerapausoak ematea eta Bizkaiko metalgintzan emakumeek jasaten duten diskriminazioaren aurkako neurriak ezartzea.

Partaidetza-prozesua 23 orrialdeko plataforma batekin amaitu da, eta honako elementu hauek nabarmentzen dira:

1. Indarraldia: 2 urte (2022-2023)

2. Soldatak:

  • KPIaren igoerak + % 4.
  • Gutxienez 23.000 euroko soldata.
  • Antzinatasuna: bosturtekoetatik hirurtekoetara pasatzea eta 1993ko erreferentzia ezabatzea.
  • Txanda-plusak ezartzea.

3. Lanaldia:

  • Urteko lanaldiko 1656 ordu. Ogitartekoa jateko denbora, benetako lan-denbora gisa.
    Malgutasuna murriztea.
  • Urteko lanaldia murriztea produkzio-sistema berriak ezartzeagatik (robotizazioa, digitalizazioa) lanpostuak suntsitzea saihesteko.

 

4. Lan-osasuna:

  • Baja-osagarriak hobetzea.

  • Mutuek ezin dituzte kudeatu gaixotasun arruntagatiko bajak.

  • Arrisku psikosozialen analisia eta lan-kargen neurketa egiteko betebeharra.

  • Prebentzio-ordezkarientzako ahalmen gehiago.

 

5. Enpresek hitzarmena ez betetzeko berme errealak.

6. Prekaritatea:

  • Subrogazioa kasu guztietan.

  • ETT eta zerbitzu anitzeko enpresak azpikontratatzera mugatzea.

  • Lehendik dauden lizentziak hobetzea eta urrats berriak egitea.

7. Emakumeentzat laneko arropa egokia eta ez-sexista.

8. Deskonexio digitala, bideokamerak eta telelana erregulatzea.

9. Kaleratze kolektiboak saihesteko neurriak.

10. Txanda-kontratua egiteko eskubidea, langileak eskatuta.

Kontsultatu hemen plataforma (aldarrikapenak)

 

11. Emakumeenganako diskriminazioaren aurkako neurriak:

 

  • Berdintasun-planen betebeharra, langileen legezko ordezkariekin adostuta.

  • Emakumeen kontratazioa sustatzea. Kontratazioen % 50 emakumeak izatea.

  • Soldata arrakala: emakumeen kategorien igoera eta sustapena bultzatzeko artikuluak.

 

12. Euskara-planak eta horien erabilera enpresetan sustatzea.

 

13. Eskubide sindikalak hobetzea.

 

14. Azkenik, hitzarmenean langileen aurka dauden zenbait artikulu zuzentzea, aldatzea edo ezabatzea.

 

Gainerako sindikatuek ere beren plataformak aurkeztu dituzte. Ezer aurkeztu ez duena eta ezer ekarri ez duena patronala izan da.