ELAk ez du baztertzen Bilboko Udalean greba deitzea murrizketek jarraitzen badute

2022/05/24
ELAk elkarretaratzea egin du Bilboko udaletxearen aurrean, murrizketak salatzeko eta udalari benetako edukiak dituen negoziazioa eskatzeko. Sindikatuaren esanetan, langileen egoera gero eta prekarioagoa da. Egoera aldatu ezean, ez du baztertzen greba deitzea. Izan ere, egoera gero eta okerragoa da: duela gutxi akordioak hautsi eta erretiro aurreratuaren sariengatiko kalte ordainak kendu dira; hitzarmena izoztuta dago; anbulantzia zerbitzua kendu dute; menpeko eta gizarte langileek lana galdu dezakete ez dituztelako sartu nahi kontsolidazio prozesuetan; eta orain Udaltzaingoaren egoera ere hondatu nahi dute. Era berean, ELAk adierazi du Udala kontsolidazio prozesuaren negoziazioak blokeatzen saiatzen ari dela, eta horrek aldi baterako kontratua duten langileei kalte egiten diela.

Gauzak horrela, ELAk mobilizazioekin jarraituko duela ziurtatu du, eta ez du baztertu greba deitzeko aukera.