ELAk irabazi ditu hauteskundeak Bilboko Udalean, 25 ordezkarietatik 9 lortuta

2023/04/27
Hauteskunde hauetan Bilboko Udaleko 2.580 langile zeuden deituta, eta parte-hartzea % 78koa izan da. ELAk 9 ordezkari lortu ditu, LABek 5, CCOOk 4, ESANek 4 eta ERNE-SVPEk 3.

Botoak galdu eta langileen batzordean ordezkaritza jaitsi arren, ELA Bilboko Udaleko lehen indar sindikala izaten jarraitzen du. ELAko atal sindikalak eskerrak eman nahi dizkie bere hautagaitzaren alde bozkatu duten guztiei, azken hamarkadetan Bilboko Udaleko langileen lan-kontuetan izandako lorpenen ardura izan duen indar sindikalarengan konfiantza erakutsiz. Era berean, langileen interesen alde lan egiten jarraituko duela adierazi du.