ELAk irabazitako 3 sententziek Bilboko Udaltzaingoko soldata ezberdintasunak aitortu eta mugatzen dituzte

2018/01/04
Bilboko administrazioarekiko auzi prozesuetarako 2. epaitegiak emandako sententzia hauetan jasotzen da zuzenbidearen aurkakoa dela, praktikatako langileei dagokien soldata maila baino gutxiago ordaintzea.

2014an Bilboko Udalak udaltzaingoko 25 lanpostu betetzeko prozesua hasi zuen. Plaza hauek eskuratzeko, parte-hartzaileek, formakuntza eta praktika epealdi bat bete eta pasatu behar dute, 20 hilabetetakoa gutxi gora behera. Denbora horretan guztian, Bilboko Udalak, udaltzaingoko langile hauei beraien oinarrizko ordainsariak C2 taldearenak bailiran ordaintzen zien, eta ez C1 taldekoenak, karrerako funtzionario diren beste udaltzainei ordaintzen zaizkien bezala. Gainera, praktiketako langile hauek, C1 taldeari dagozkion funtzioak egin zituzten praktikaldi horretan guztian. Esandako bi taldeen arteko soldata diferentziak 20 hilabeteko epealdi horretan 2.500 euro ingurukoak dira.

ELAk diskriminazio hau salatu asmoz, 21 kasu eraman ditu epaitegietara. Badauzkagu jada hiru sententzia eta laugarren baten zain gaude. Oraindik ere sententziak irmoak ez badira ere, eta helegitea jarri badaiteke ere, sententziak oso argiak dira. Hau da, hitzez hitz, epaileak esaten duena: ...resulta indudable que el funcionario de prácticas de la escala básica, como es el caso del demandante, percibirá una retribución equivalente al sueldo y pagas extras de la categoría a la que aspire ingresar, que no es otra que la C1. Por ello, debe declararse no conforme a derecho la resolución administrativa del Ayuntamiento de Bilbao y debe estimarse la reclamación por diferencias retributivas ya que durante los 20 meses de prácticas debió haber percibido el sueldo y pagas extras del grupo C1.


Udaltzaingoko langileen arteko jokaera diskriminatzaile hau udal ezberdinetan gertatzen da. Beraz, ELAk ondorengoa exijitzen du:

  • Bilboko Udalari, sententziak bere egin ditzala eta egoera berdinean dauden udaltzain guztiei, dagozkien ordainsari ezberdintasunak ordaintzea.

  • Bilboko Udalari, urtarrilaren 2an formakuntza eta praktikak hasi dituzten udaltzain berriei, lehen egunetik beraien ordainsariak erregularizatzea.

  • Udaltzaingoko langileak dauzkaten udal guztiei, udaltzaingoan lan berdina egiten duten langileen artean ematen den ezberdintasunarekin bukatzea.