Hotel Occidental Bilbao

ELAk lau greba egun deitu ditu hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko

2023/06/22
Hotel Occidental Bilbaoko (Barceló Hotel and Ressort taldea) plantilla osatzen duten 50 bat langileen soldata baxuak eta baldintza eskasak direla eta, enpresa batzordeak (ELAk bost ordezkari ditu) lau greba egun deitu ditu (ekainaren 27, 28, 29 eta 30ean), hitzarmenaren negoziazioan enpresaren blokeoa salatzeko. Hotelaren aurrean ere kontzentrazioak egingo dira ekainaren 23, 24 eta 25ean, greba baino lehen. 2019an plantilla nabarmen murriztu zenetik, lan kargak nabarmen handitu dira. “Enpresak irabazi handiak lortu ditu langileen osasunaren kontura”, dio ELAk. Gauzak horrela, eskaera zehatzak egin dizkiote enpresari: KPIa bermatuko duten soldata igoerak; lan kargak murriztea; ia sistematikoki egiten diren aparteko orduak erabat kontrolatzea eta ordaintzea; eta aldizkako kontratu finkoak mugagabe bihurtzea eta kontratu partzial lanaldi oso bihurtzea.

Gainera, adierazi dute kontziliazioa ezinezkoa dela, enpresak ez dielako lan egutegia aurkezten, hitzarmenean hala jasota egon arren. “Ez dakite zein ordutegi izango duten datorren astean. Horrela ezinezkoa da lana eta bizitza bateratzea”, deitoratu dute.

KONTZENTRAZIOAK EKAINEAN:

Ostiralean, hilak 23, 20:00etatik 22:00etara.

Larunbatean, hilak 24, 7:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 22:00etara.

Igandean, hilak 25, 7:00etatik 10:30era.

EKAINEKO GREBAEGUNAK:

Asteartea, hilak 27.

Asteazkena, hilak 28.

Osteguna, hilak 29.