BILBOBUS
ELAk ordezkari bat gehiago lortu du hauteskunde sindikaletan eta nabarmen handitu du boto kopurua
Bilbobusen 650 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan. ELAk 4 ordezkari lortu ditu, UGTk 5, CCOOk 3, USOk 2, LABek 2 eta ESK-k 1.
ELAk oso positibotzat jo ditu lortutako emaitzak. Azpimarratu du funtsezkoa izan zela hitzarmenaren negoziazioan eta horren ondoriozko gatazkan izan zuen jarrera, eta emaitza horrek erakusten duela lan hori aintzat hartu dela eta langileek berretsi egin dituztela sindikatuak gatazkan hartutako erabakiak.
Gogoratu behar da 2024an zehar langileek mobilizazio eta greba dinamika garrantzitsuak egin zituztela, ELA buru zela. Azkenera arte, langileen erosahalmena defendatu zuen, lanaldi partzialak eta aldi baterakoak amaitzea eskatu zuen, eta enpresak aurrez aplikatutako murrizketak kentzea exijitu zuen.
Jakina denez, ekainaren amaieran, UGTk, CCOOk eta USOk akordio bat sinatu zuten, ELArentzat oinarrizkoak ziren gutxieneko edukiak errespetatzen ez zituena. Sindikatuaren ustez, hauteskunde hauen emaitzek berretsi egiten dute langileek ELAk prozesu osoan zehar izan duen posizioa eta jarrera babesten dutela.