ZERBITZU PUBLIKOAK

ELAk salatzen du Bilboko La Esperanza pilotalekuaren pribatizazioa

2024/02/29
Udalak inposaturiko neurriak prekaritatea eta lan baldintza okerragoak ekarriko ditu

ELAk salatu egin du du Bilboko La Esperanza pilotalekua berriro irekitzeak udal gobernu taldeak (EAJ-PNV eta PSE) zerbitzu publikoak pribatizatzeko duen estrategiari erantzuten diola.

Bilboko Udaleko langileek enpleguaren eta kalitatezko zerbitzu publikoen defentsa aldarrikatzen dute, eta, horregatik, pribatizazioak arbuiatzen dituzte, zerbitzuak garestitzen dituztelako eta Bilboko herritarren interesekin zerikusirik ez duten interesen alde egiten dutelako. Zerbitzu publikoen pribatizazioek interes ekonomiko pribatuei erantzuten diete, eta lan harremanen esparruan prekaritatea zein soldaten murrizketak badakartzate. Horrekin batera, gobernu-taldeko alderdien gertuko enpresak azkar eta erraz aberasten dira.
Horregatik, pribatizatutako zerbitzuak kudeaketa publikora itzultzea eskatzen du ELAk, lan-eskubideak galdu gabe.