ELAk salatzen du Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioak eta Prebentzio-Zerbitzuak zabarkeriaz jokatu izana, Bilboko Epaitegietan egon den COVID-19 positiboaren aurrean
Kutsatzeko arriskua dagoenean, guztiz onartezina da, CGPJren eta Prebentzio Zerbitzuaren artean koordinaziorik ez dagoela esatea, langileen erreklamazioei ez erantzuteko.
ELAk egoera hori salatu du, idatziz lehenik eta ondoren, Justizia Zuzendaritzako arduradunekin ostiralean ekainak 5ean egindako bileran, eta honako hau eskatu du:
- Langile kualifikatuek kasuarekin izandako lan-harreman estu guztiak identifikatzeko jarduerak hastea, sintomak hasi baino 48 ordu lehenagotik (edo sintomarik gabekoen kasuan, diagnostikoa egin baino lehenagotik) kasua isolatu arte.
- Kontaktu estutzat jotzen diren funtzionario guztiei berehala jakinaraztea, eta zaintza aktiboari eta berrogeialdiari ekitea baieztatutako kasu batekin azken kontaktua izan eta hurrengo 14 egunetan.
- Administrazio horrek arriskuei aurrea hartzeko eta laneko neurriak jakinarazi behar dizkie harreman ez-estuei.
- Justiziako funtzionarioen kolektibo, magistratu eta letradu guztiei jakinaraztea gure kolektiboan kasu horiek egiaztatu eta agertu direla, bai eta jarduketa- eta komunikazio-protokoloak eta hartutako neurriak ere.
Aipatzekoa da Prebentzio Zerbitzuak aztertu ez dituen berrogeialdiak, eragindako funtzionarioen familia-medikuek adostu dituztela, eta zerbitzu publikoa bermatzeko antolakuntza-neurriak Bizkaiko Idazkaritza Koordinatzaileak hartu behar izan dituela.
ELAk espero du Justizia Sailak eskaeran hauek jasotzea eta berehala konpontzea dagoen ekintzarik eza, eta antzeko gertakarien aurrean, berriro gertatzen badira, Administrazio batetik espero den erantzun azkar eta eraginkorra izatea.