METRO BILBAO

Elkarretaratzea azken erasoak salatzeko

2025/06/10
Metro Bilbaoko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, maiatzaren 30ean eta 31n bi langilek jasandako erasoak salatzeko. ELAk Metro Bilbaoko langileen laneko segurtasunarekiko eta osasunarekiko kezka berretsi du, eta zuzendaritzari erantzukizuna bere gain hartzeko eskatu dio.

Testuinguru horretan, ELAk gogorarazi du arazoa egiturazkoa dela, ez koiunturala. Are gehiago, zuzendaritza, eraso ezberdinak jakinarazi beharrean, benetako egoera ezkutatzen saiatzen da. Komeni da gogoraraztea martxoan langileek manifestazioa egin zutela bezeroen gutxiengo batek jasaten dituen irain, mehatxu eta erasoen aurrean.