Erabateko jarraipena izan du Bilboko Aireportuko grebak

Konpainia gehienek Sustapen Ministerioaren ebazpenaz babesturik ez dauden hegaldiak ezeztatu dituzte. Sorburua edo helburua Madrilen duten hegaldi batzuk ezeztatzeko zain daude, eta egunean zehar erabakiko da, Sustapen Ministerioaren ebazpenean ezarritako hegaldi babestuen portzentajea betetzearren.
Greba Batzordeak salatu duenez, Aireportuko Zuzendaritzak ez ditu bete gutxienezko zerbitzuak, babestu gabeko 2 hegaldi baimendu baititu. Ondorioz, Greba Batzordeak horren berri emango die zerbitzu juridikoei, behar diren demandak gaur bertan aurkezteko.
Enpresa Batzordeak dei egiten dio Aireportuko Zuzendaritzari, Sustapen Ministerioaren ebazpena zehazki bete dezan, eta Greba Batzordeak zein langileek erakutsitako erantzukizun berberaz jardun dezan.