Eraso berri bat salatu dute Euskotreneko langileek

2020/07/06
Uztailaren 2an Euskotreneko langile bat erasotuta izan zen bere jardunean. Batzorde Iraunkorrak eraso hau zein gainerako langileek bere jardunean pairatzen dituzten erasoak deitoratu nahi izan ditu Bilboko Alde Zaharreko geltokian egindako elkarretaratearekin.

Jendaurrean bere lana garatzen duten Euskotrenen langileek (kontu hartzaileak, geltokietako langileak, gidaritza agenteak, Bezero Arretarako Bulegoetako langileak,…) Euskotrenen erabiltzaileei laguntza emateko eta garraio publikoaren erabilera zuzena bermatzeko egiten dutela lan azpimarratu du Eukotreneko Batzorde Iraunkorrak.

Era honetan,”guztiz anartezina da bere lana egiteagatik hainbat langilek isekak, mehatxuak edota baita erasoak ere pairatu behar izatea”. Horrelako jarrerak gutxiengo batek burutzen dituela nabarmenduagatik ere gure kezka agertu nahi du.